ZER DA BLOGA?

Bloga webgune bat da, erabiltzaile batek edo gehiagok gai beraren inguruan idatzitako testuak, artikuluak eta iritziak kronologikoki biltzen dituena.

Argitaratutako edukiak, testu-formatukoak ez ezik, multimedia ere izan daitezke (irudiak, audioak, bideoak, etab.).

Beraz, bloga, modu sinplean, honela definituko genuke:


  • Webgune bat da

  • Erabiltzaileak modu errazean artikuluak edo postak (horrela deitzen zaie argotean) argitaratzen ditu.

  • Irakurleek artikulu/post horiei buruzko iritzia eman dezakete (elkarreragin hori da blogak dituen abantaila eta alde nagusietako bat web-orri bateko edukien edizioarekiko)

  • Blogaren egileari edo argitaratzaileari weblogger edo blogger deitzen zaio.


Blog motak

Blog mota ugari daude, baina, ezaugarrien arabera, honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Audioblogak: audio-fitxategiz osatutako post-edukia dutenak. Adibidea

  • Fotoblogak: irudi-fitxategiz osatutako post-edukia dutenak. Adibidea

  • Bideoblogak: bideo-fitxategiz osatutako post-edukia dutenak. Adibidea

  • Moblogak: telefono mugikorretik irakurri eta eguneratzeko diseinatutako blogak. Adibidea

Blogaren egitura

Blogaren orri nagusiak hiru zati hauek ditu:

  • Blogaren izenburua edo goiburua .

  • Alboko menua. Bertan, zerrenda hauek agertu ohi dira: argitaratutako posten

kategoriak, beste web-orri batzuetarako estekak (hala nola, erantsitako informazioa

zabaltzeko erreferentziak edo guneak) eta egileek hautatutako edo gomendatutako

beste weblog batzuetarako estekak (zerrenda horri blogroll deitu ohi zaio).

  • Posta edo testu-artikulua nahiz multimedia.


Post-aren egitura

Postak askotariko egitura izan dezake, baina atal komunak izaten ditu:

  • Postaren argitalpen-data .

  • Postaren izenburua eta dagokion kategoria .

  • Postaren gorputza albistearekin .

  • Postari lotutako irudia edo bideoa .

  • Iruzkina, postaren egileak baimentzen badu .


Jarduera:

Hurrengo blogek duten egitura eta post-en egitura azter ezazu:

Gure eskolako blogak:

Irakasleenak:

Hurrengo blogak 2007-08 ikasturten sortu genituen, ikastaro honetan berriak sortu eta kudeaketan sakonduko dugu.

Haur Hezkuntzako bloga
1. zikloko bloga
2. zikloko bloga
3. zikloko bloga

Irakasleentzako bloga:


Zaharra
Berria

Ikasleenak:


6. mailako bloga

Beste batzuk:


Edublogen saritutako blogak:

Irakasleen blogak


Educación Tecnológica
El Fil de les Clàssiques
Repàs de Bilogia i Geologia

Ikasgelako blogak - Haur Hezkuntza

Cole de la Fantasia
Haur Hezkuntza, Alkartu ikastolakoa
La clase de las luciérnagas

Ikasgelako blogak - Primaria

Aula nuestra
Cursos 5 y 6 Arbre Blanc
Blogmaníacos

Planetalector.com sariak

  • Premio Planetalector al mejor blog de fomento de la lectura en Educación Infantil: La Lectoescritura
  • Premio Planetalector al mejor blog de fomento de la lectura en Educación Primaria: Ars Legendi
  • Premio Planetalector al mejor blog de fomento de la lectura en Educación Secundaria: Somos
  • Premio Planetalector al mejor blog de fomento de la lectura en Bachillerato: Tictiza